XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiñan, anarteraiño ixtori eta antziñate lanetan zen ezagun, batez ere Memorias Históricas de las cuatro Provincias Vascongadas deitu lanagatik.

Liburu au Godoy'ek diruz ordainduta idatzi zizun, errialde aietako Lege Zahar eta Oitura Laudagarriak deusezteari ekiteko, begitan artuta baitzitun Cobernuak Frantzia'ko Erkalarekin izan zun gudate galgarria ezkeroz.

Onen amaia, dakigunez, Basilea'ko pakea izan zen.

Llorente'k arrazoi zun gauz askotan, mingarri ba'zaiote ere euskozale amorratuei.

Baiñan, txit fede txarrez jardun zen bere lanean, testuak murriztuz eta gezurtatuz eta errege ahalmenari makurkerizko palaguak egiñaz eta onetxegatik bere aldezkizuna gorrotagarri eta arbuiagarri biurtu zizun, Aranguren'en erantzun aulak baiño geiago noski (18) liburu berbera.

Orra, Llorente Kalonjearen ikuskizun bi Menendez y Pelayo'ren begipean.

Eta aitorkizunok egin ondoren, gizon zuzen bat balia al-diteke fede onez tankera kaxkar ontako gizonaren esankizunaz?

Menendez y Pelayo itsu-itsuan fiatzen da ba Llorente'k Historia Crítica de la Inquisición'en Narros'ko Markesari buruz diñonaz.

Eta norbaitek baldin ba'du arrazoirik Llorente'n albizteaz ez fiatzeko Santandertar idazlariak du noski...

Gizonak, ordea, ain aldaberak baigera...

Ezin giñezke luza geiago Narros'ko Markesak izan zitun gora-beraz Inkisiziñoa'rekin.

Gai onetan sakondu nai dezanak, ortxen dauka Urkixo'ren liburu ederra Menendez y Pelayo'ren ausarkeri eta arinkeriak salatuz.

Alabaiña, bear-bearrekoa zaigu auzi ontan Urkixo'k Markesa'ren ezaungarriaz egiten dun laburpena itzez-itz aldatzea, esan baiditeke lerro auetan arkitzen dugula, laburzur, bere erakuspen guziaren mamia.

Lenagoko agiritan eta gerora datorzkenetan oiñarriturik, uste dut, egiari urre-urretik jarraiki ontzat jo dezakegula, Narros'ko Markesa bere gaztetan etzela iñolaz ere jaieratsu izan eta salatu ere egin zutela errankizun gordin batzuk egotziaz.

Baiñaa, auzipetu ba'zuten ere, ziur eztakigun gauza da auxe, gerta baiditeke aren otsean azterketa soil batzuk izatea, (...).